Txikiaren handitasuna literaturan / Najlacnejšie knihy
Txikiaren handitasuna literaturan

Code: 42477572

Txikiaren handitasuna literaturan

by MARIASUN LANDA

Erpurutxok zuhurtasun handiz bidean botatzen zituen harri koxkorrek nire kasuan folioaren traza dute, solasaldiarena, artikulu edo hitzaldiarena, eta han-hemenka barreiatu dira, Anaitasuna eta Zeruko Argia aldizkarietan 70eko hama ... more

21.63


In stock at our supplier
Shipping in 14 - 18 days
Add to wishlist

You might also like

Give this book as a present today
  1. Order book and choose Gift Order.
  2. We will send you book gift voucher at once. You can give it out to anyone.
  3. Book will be send to donee, nothing more to care about.

Book gift voucher sampleRead more

More about Txikiaren handitasuna literaturan

You get 54 loyalty points

Book synopsis

Erpurutxok zuhurtasun handiz bidean botatzen zituen harri koxkorrek nire kasuan folioaren traza dute, solasaldiarena, artikulu edo hitzaldiarena, eta han-hemenka barreiatu dira, Anaitasuna eta Zeruko Argia aldizkarietan 70eko hamarkadan argitaratzen hasi nintzenetik. Aztarna horiek bidean zehar osatutako arrasto-sail bezala interpretatu nahi nituzke orain, idazle eta irakaslearen bideak lotuko lituzkeen Ariadnaren hari partikular gisa, basoaren sarritasunak, memoriak, denborak batzuetan dena ezkutatzen badute ere. Ohartu naiz, urteetan zehar, eta testuei galbahe osasungarria pasatu ostean, badirela maiz agertzen diren gaiak, egile eta obra erreferentziazkoak, pare bat konbikzio ia errepikakor. Eta baita horiek konpartitzeko desira ere.Bilketa-lana egiteko gogoa dago liburu honen oinarrian. Pentsatzen dut, adinarekin, denboraren iragatearekin ezinbestean lotutako beharra dela. Baina egia da interesa erakutsi duten pertsonen eskaerek ere lagundu dutela askotan geroratutako proiektu hau azkenean gauzatzen. Galdetu izan didate bere garaian honetaz edo hartaz eman nuen azalpenaz, gozamenez irakurri zuten artikulu hartaz, berritzailea iruditu zitzaien gai baten inguruko ponentziaz, xehetasunak ahaztuak ditudan hitzaldi hartaz. Horiei guztiei eskertu nahi dizkiet beren ekina eta estimua.Hala bada, behin eta berriro hartuko ditu liburu honek hizpide zenbait gai, haur eta gazte literatura, irakurketa-esperientzi a edo literatur testuen sorkuntza. Baita neure idazle-esperientzia ere, alderdi sortzailetik eta autobiografikotik, neure konpromiso feminista albo batera utzi gabe. Beste artikulu batzuek gai berberei heltzen diete baina modu puntual eta heterogeneoagoan, laburtasunetik.á

Book details

21.63

Trending among others



Collection points Bratislava a 2642 dalších

Copyright ©2008-24 najlacnejsie-knihy.sk All rights reservedPrivacyCookies


Account: Log in
Všetky knihy sveta na jednom mieste. Navyše za skvelé ceny.

Shopping cart ( Empty )

For free shipping
shop for 59,99 € and more

You are here: